"Pentsatu zein garrantzitsua den ur berdea frutak, barazkiak, bestelako laboreak, larreak, basoak… horiek guztiek ur berdean oinarritzen direla". Hala azaldu digu Ane Zabaletak #KlimaLarrialdia-ren tartean. "Landare guztien ur-beharrak ez dira berdinak, eta horrek eragin zuzena du ur berde eta ur urdinarekin", gogoratu digu. Ze, bai, ur urdina ere badago: landaretzak kontsumitu ez, eta errekara edo akuiferoetara doan ura.
Eta horrekin lotuta, azaldu digu Zabaletak, 20ko hamarkadaren hasieratik, leku desberdinetan egindako ikerketetatik ondorioztatu dute, "ibai-arro batean basoa larrearekin ordezkatzen denean arro horretako ur-emariak igo egiten direla, eta alderantziz: arroa basotzen denean ur-emariak gutxitu egiten direla". Izan ere, basoak ur-kontsumo handia du, eta horretaz ere egin du berba Zabaletarekin.
Bada, egin klik eta ezagutu zuk ere zer den ur berdea eta zein garrantzitsua den.